viernes, 13 de julio de 2007

DIARIO VASCO: (EUSKERA) "POEMAS PARA CRUZAR EL DESIERTO"








Reseña en euskera en Diario Vasco por A. G. 21-10-2004

POESIA ZIKINA

"Poemas para cruzar el desierto" kutsu errealistako poesia antologia aurkeztu du Línea de Fuego argitaletxeak.

"Poesia konprometitua, eguneroko arazoez mintzo den poesia bat aurkeztea", horixe da "Poemas para cruzar el desierto" poema antologiaren helburu nagusietako bat. Linea de Fuego argitaletxeak kaleratu berri duen poema sorta honek 30 bat idazleren poemak biltzen ditu. Horien artean, Karmelo C. Iribarren eta Pablo Casares donostiarrak edota Michel Gaztambide nafarra. Poemak biltzeaz arduratu den Angel Sierraren esanetan, "gizakiaren existentziaz nahiz inguratzen duen gizarteaz arduratzen diren poemak dira liburukoak".

Angel Sierrak azaldu zuenez, urtebete pasa dute antologiarekin lanean. Gustuko duten poesia islatzen du antologiak eta ez da bilduma homogeneoa, leku eta garai ezberdinetako idazleak baitaude bertan. Gazteak eta beteranoak; estatukoak gehienak, baina baita kanpoko baten bat ere, Claes Andersson finlandiarra kasu. Bakoitzaren dozena erdi bat poema jasotzen ditu liburuak. "Bilduma, guretzat errealitatean sustraituriko poesiaren agerkaria da", argitu zuen Sierrak. Bigarren helburu bat ere badute: jendeak poesiarekiko duen irudi eruditua ezabatzea. "Poesia desdramatizatzen eta ohiko bihurtzen saiatzen gara. Komunikazioa jendearengana hel dadin". Etorkizuneko poesiak planteatzen dituen inkogniten aurrean, Sierrak panorama anitza eta eklektiko samarra dakusa, "baina errealismo zikinarekiko kideko izaera duten korronteak nondik joango diren ikus dezakegu. Horregatik egoki deritzogu liburua argitaratzeari".

No hay comentarios: